2015/10/27

TXORIMALO LEHIAKETA

San Viatorreko eguna dela eta, ikastetxeko ikasle guztiek TXORIMALO bat egin behar izan zuten lehiaketa batean parte hartzeko. Ekintza horren arau bat material birziklatuak erabiltzea zen, eta normala den moduan, hor sartu egin gara EA21eko kideak! Lan ikaragarria egin dugu guztiok eta primerako emaitzak lortu dira! Badakizue zenbat irudimena duten batzuek? Buf!
Hori alde batera utzita, ondorioztatu dugu material birziklatuekin lan politak eta baliagarriak egin daitezkeela, beraz, hemendik, guztiak animatzen zaituztegu honelako lanak egitera. Eta gurekin partekatu nahi badituzue igo zuen argazkiak eta blogean jarriko ditugu.
Denok ekintza honetan parte hartzea oso ondo egon da, gauza berriak ikasi ahal ditugulako eta lagunekin esperientzia berri bat bizi dugulako. Oraindik, lehiaketa nork irabazi duen ez dakigu, baina zerbait dakigunean zuei jakinaraziko dizuegu.



Con motivo del la fiesta de San Viator, todo el alumnado del centro tuvo que realizar un ESPANTAPAJAROS para participar en un concurso. Una de las reglas de este concurso era usar materiales reciclados, y como es normal, los participantes de A21E hemos metido nuestra nariz! Hemos realizado un muy buen trabajo y hemos logrado buenos resultados! ¿Sabéis cuanta imaginación tienen algun@s? Buf!
Dejando eso a un lado, hemos concluido que se pueden realizar trabajos bonitos y valiosos con materiales reciclados; por ello, desde aquí os animamos a realizar este tipo de trabajos. Y si queréis compartirlo con nosotros subir vuestras fotos y las pondremos en el blog.
El poder participar todos en esta actividad ha estado muy bien, porque hemos tenido la oportunidad de aprender nuevas cosas y vivir una nueva experiencia con nuestros amigos. Todavía no se sabe nada de quien ha ganado pero os informaremos en cuanto sepamos algo.



No hay comentarios:

Publicar un comentario