2015/12/16

KONPOSTA EGIN ETA GERO...

Aurten pasaden hiru urteetan bezala Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen etxeetan sortutako landare jatorriko materia organikoaren bilketarekin jarraitu dugu. Azaroaren 16tik 20ra Lehen Hezkuntzako familia eta ikasle guztiak parte hartu dute eta Abenduaren 30tik 4ra Bigarren Hezkuntzan dauden ikasleen txanda izan da.

Zabor hau konpostera batean egongo dira lau hilabete. Denbora tarte hau nahiko izango da deskonposaketa aerobiko eta mikroorganismoen lanaren bitartez kalitate handiko konposta lortzeko.

Udaberrirako konposta prest izango dugu denok erabil dezagun.

Egun hauetan, etxetatik ekarritako materia organikoko kopurua:

233 Kg


Zuen kolaborazioari  esker, lortu dugu:

§  Materia organikoa zaborra bezala ez erabiltzea.

§  Hondakinak bereiztea: materia organikoa konposta egiteko eta plastikozko
ontziak edo poltsak berrerabiltzeko edo birziklatzeko.

§  Zabortegietan zabor gehiago ez pilatzea. Espazioa aurreztea.

§  CO2 gutxiago botatzea, erraustu ez baita.


§  Gure baratzean erabiltzeko konposta lortzen ari gara, usain gabekoa, garbia eta merkea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario